Gunearen abiaduraren auditoria
Gunearen abiadurak salmentak galarazten dizkizu?
Bihurketa handitu egiten da gunearen abiadura milisegundo bat hobetzen den bakoitzean. Neurtu erakusleihoaren errendimendua, salmentetan nola eragiten duen eta lehiakideekin alderatuta nola kokatzen zaren ikusteko
Zer jasotzen duen txostenak:
Gunearen abiaduraren azterketa pertsonalizatua
Ikusi nola kokatzen den zure erakusleihoa sektoreko erreferentzien eta lehiakideen aldean
Abiadura-konparazioak plataformaren arabera
Alderatu zure egungo plataforma sektoreko beste batzuekin
Bihurketari buruzko estatistika esklusiboak
Ezagutu gunearen abiadurak bihurketan duen eragina, Shopify-ko benetako datuetan oinarrituta
Zergatik den garrantzitsua abiadura
Gunearen abiadura handiagoak denetan eragiten du: diru-sarreretan zein eragiketetan
Bihurtu bisitari gehiago erosle
Inori ez zaio gustatzen gune motel bat, eta are gutxiago sareko erosleei. Gune azkarragoekin, bezeroek arazorik gabe arakatu, erosi eta ordainketa-prozesua egin dezakete, atzerapenik eta etenik gabe. Merkataritza elektronikoan, milisegundo horiek milioien aldea ekar dezakete.
Gastatu gutxiago iragarkietan, SEO hobearekin
Google-k gunearen abiadura kontuan hartzen du bilatzaileen sailkapen-algoritmoan. Zure gunea zenbat eta azkarrago kargatu, orduan eta aukera gehiago izango duzu lehiakideen aurretik egoteko aurkigarritasunari dagokionez.
Hobetu kostuen eraginkortasuna
Gune motelak konpondu eta optimizatu egin behar dira, eta horrek baliabideak kentzen dizkie enpresaren beste atal batzuei. Errendimendu hobea duen gune bati esker, I+Gko eta diruzko baliabideak marka bereizteko beste proiektu batzuetara bideratu ahal izango dituzu.
Munduko erakusleiho azkarrenak, mundu osoan banatutako azpiegitura bati esker
Ehunka ekoizpen-ingeniarik eta mundu osoko 300 presentzia-puntu baino gehiagok Shopify azkarra eta erresilientea izatea bermatzen dute, zure bezeroek dendan edonondik eta edonoiz erosi ahal izan dezaten

Liburu zuria
Gunearen abiadurari buruzko jardunbide egokiak bihurketa areagotzeko
Murgildu Shopify-ko erakusleihoak munduko azkarrenak izatea eta bihurketa onena lortzea ahalbidetzen duten ikerketetan eta sekretu komertzialetan, gure adituen eskutik

Ohiko galderak
Sakondu gehiago Shopify-ko aditu batekin
Antolatu gunearen abiaduraren ebaluazio pertsonalizatu bat, zure enpresa zurearen antzekoak diren Shopify-ko denden aldean nola kokatzen den ikusteko