Shopify Tax Platform
Salmenta-zergaren araudia gordetzea,
mugarik gabe
Lotu gogoko salmenta-zergaren zerbitzua Shopify-rekin, araudia gordetzeko zure negoziorako soluziorik onenarekin.
Ez daukazu Shopify-ko dendarik? Hasi doako probaldia
Gainditu salmenta-zergaren oztopoa
Etorri Shopify-ra, salmenta-zergaren soluzio ugari kudeatzeko kosturik eta arriskurik gabe.
Mantendu gogoko zerga-zerbitzua
Shopify konfiantzazko zerga-bazkide ugarirekin elkartzen ari da. Horrela, ezaguna eta fidagarria zaizun soluzioa ekarri edo negozioaren behar berezietarako onena den zerbitzua hauta dezakezu.
Erabili Shopify-ren ordainketa-prozesua,
zergen kalkuluak txertatuta
Uztartu munduan bihurketarik onena duen ordainketa-prozesua* eta zergen kalkulu zehatz-zehatzak, salbuespenen kudeaketa eta estatistikak.
Arindu lantaldearen zamak
eta gastu orokorrak
Kudeatu salmenta-zergaren behar guztiak toki bakarrean. Ez duzu konturik bateratu edo lan-fluxurik kudeatu beharko plataforma desberdinetan.
*2023ko apirilean mundu osoko kudeaketa-aholkularitzako "Big Three" enpresetako batekin lankidetzan egindako azterketa batean oinarrituta.
Shopify Tax Platform-en bazkideak
Konfiantza handieneko salmenta-zergaren zerbitzuekin ari gara lanean, epe luzerako integrazio fidagarriak sortzeko. Laster bazkide gehiago egongo dira.

Vertex
Vertex, Inc.-ek mundu osoko zeharkako zergen eta araudia gordetzearen soluzio zehatz eta fidagarriak eskaintzen dizkie Shopify-ko negozioei. Vertex-en bidez, txikizkariek konfiantzaz egin ditzakete transakzioak, gorde dezakete araudia eta egin dezakete hazteko bidea, B2B eta B2C salmenten zerga-kalkuluak automatizatzen baitituzte zergatarako: salmenta-zerga, saltzailearen erabilera-zerga (SUT), ondasun eta zerbitzuen gaineko zerga (GST) eta balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ).
Avalara
Avalara-k industria eta tamaina guztietako negozioei laguntzen die zerga-araudia behar bezala gordetzen. Horretarako, hodeian oinarritutako soluzioak eskaintzen ditu; besteak beste, zergen kalkulua, zerga-aitorpenen eta diru-bidalketen aurkezpena, eta hainbat transakzio-zergatarako salbuespen-agirien kudeaketa. Shopify-rako Avalara integrazioak mundu osoko zergen kalkuluak onartzen ditu (hala nola AEBetako salmenta-zerga eta BEZ), nazioarteko salmenten gaitasunak hobetzen ditu, eta kanal ugaritako transakzioen datuak bateratzen ditu.
AEBetan bakarrik
Shopify Tax
Shopify Tax-ek errazago egiten du AEBetako salmenta-zergen araudia gordetzea, negozioei denbora eta dirua aurrezten baitie. Eskuratu helbidean oinarritutako tasen kalkuluak, loturen jarraipena eta txosten zehatzak; dena ezin hobe integratuta zuzenean Shopify-n.Oharra:
Nazioarteko negozioek eskubidea dute Shopify Tax erabiltzeko AEBetako salmenta-zergen beharrak kudeatze aldera. Orria ingelesez bakarrik dago.
Nazioarteko negozioek eskubidea dute Shopify Tax erabiltzeko AEBetako salmenta-zergen beharrak kudeatze aldera. Orria ingelesez bakarrik dago.

Ohiko galderak
Hasi orain
Ez daukazu Shopify-ko dendarik? Hasi doako probaldia